XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Esaidazu zer nahi duzun -xurxulatu zuen aztoratuta Anniek, ahots mehe baina tinkoz, barrendik dardara batean zegoen artean.

Bere patua zigilatu egin zuen hitz haiekin.

Jada ez zegoen atzera egiteko aukera edo betarik.

Tomek bere begirada aztoratu eta sakona Annierengan pausatu zuen.

Neskaren arima biluztu nahi izango balu bezala, sentitzen zuen intentsitate osoarekin so egiten zion, zuzen, irmo...

Egia aurkitu nahirik begi haietan, zeinak urrundu barik bereari eusten zioten.

Arimaren ispilu garbia ziren neskatilaren laku hondo berezi ilun haiek, argiz bizirik zeudenak.

Bazekien masailak pittin bat gorritu zitzaizkiola, eta ziurrenik ezpainak lehor sentitzen zituela, bustitzen ikusi baitzituen begirada hipnotikoz.

Ba ote zekien neskato hark nahigabe inposatzen zion torturaren berri? Ezin euts ziezaiokeen egiari gehiago. Jada ez.

- Zu nahi zaitut gurguratu zuen bere sentimenduen pasioak erlastu ahotsaz Nire besoetan nahi zaitut, eta nire ohean.

Zure gorputz biluzia, zirraratua, nirearen azpian ipini nahi dut.

Nola ahaztu baduzu zerbait baldin badakizu nik gogoraraziko dizut eta ikasi ez duzuna, zin dagit erakutsiko dizudala.

Ondoren, Annie, zuk iku zaitzadan erregutzea nahi dut eta ene izena zeure ahots ezti eta leunak oihukatzea, pasioz beterik.

Nire izena! Nahi dut zuk jakitea, ni gabe... -geratu egin zen eskunabaz mahaiaren kontra jotzearekin batera.

Begiak itxi zituen, arnasestuka ia, poliki-poliki lasaitu zen arte.

Azkenik begiak ireki zituen- Orain badakizu zer desio dudan.

Sentitzen dudanaren boterea inoiz erakutsiko ez nizula zin egin nion neure buruari. Baina orain, badakizu.